• Músicas Esquecidas
  • Contacto

Login form protected by Login LockDown.


Loquillo, El Drogas, Carolina Durante, Lendakaris Muertos, M Clan, Kaotiko, Ray Collins Hot Club, Los Estanques, Liher e moitos máis representarán as distintas facetas do rock sacudindo o Iradier Arena coa guitarra do 22 de setembro ao 3 de outubro.

O noso é rock’n’roll e música en directo e non poderiamos deixar pasar outro ano sen un Azkena Rock en directo. ARF presenta a súa edición especial 2021, unha versión diferente, adaptada aos tempos actuais, mais co mesmo espírito de sempre: representando as diferentes correntes do rock’n’roll, dende o rock, o punk ou o rockabilly, tanto con nomes coma con voces xa establecidas. . Durante 10 días, comezando o 22 de setembro e rematando o 3 de outubro de 2021, as guitarras ocuparán o Iradier Arena, que acollerá a un total de 21 artistas, incluíndo nomes emblemáticos do rock estatal coma Loquillo, El Drogas, M Clan, Los Enemigos ou Dead Lendakaris, xunto con novos talentos como Los Zigarros, Carolina Durante, Los Estanques ou Liher. As entradas pra cada día poranse á venda o venres ás 10:00 horas en azkenarockfestival.com e o horario é o seguinte:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

A capacidade de cada concerto será controlada segundo a normativa vixente, cumprindo todas as medidas preventivas contra COVID-19 nun ambiente de cultura segura.

E mentres tanto, seguimos preparando todo pra celebrar o noso 20 aniversario en formato festival o ano que vén con Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu ou Daniel Romano os días 16, 17 e 18 de xuño de 2022 en Mendizabala, Vitoria-Gasteiz.

ARF SPECIAL EDITION
Iradier Arena, Vitoria-Gasteiz
22 sept- 3 oct 2021

22/09/2021 – LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK
23/09/2021 – LOS ENEMIGOS + LIHER
24/09/2021 – EL DROGAS + THE LIZARDS
25/09/2021 – CAROLINA DURANTE + BIZNAGA
26/09/2021 – JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET
29/09/2021 – KAOTIKO + PURAPOSSE + THE WAX
30/09/2021 – RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ
01/10/2021 – LOQUILLO + SEDA
02/10/2021 – LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES
03/10/2021 – M CLAN + RAZKIN

Venda: www.azkenarockfestival.com
A partires do venres 9 de xullo as 10:00h.

#azkenarockfestival 

(Foto portada The Lizards)

 

EUSCARO.

Azkena Rock-ek 2021eko Edizio
Berezia egingo du udazkenean
Gasteizen, zuzeneko
musikarekin, hamar egunez

Loquillo, El Drogas, Carolina Durante, Lendakaris Muertos, M
Clan, Kaotiko, Ray Collins Hot Club, Los Estanques, Liher eta
rockaren beste hainbat ordezkari arituko dira irailaren 22tik
urriaren 3ra bitarte, Iradier Arena gitarra doinuz astintzen

Lo Guri rock’n’roll-a eta zuzeneko musika gustatzen zaizkigu, eta ezin genuen beste urte bat
egon Azkena Rock zuzenean egin gabe. ARFk 2021eko bere Edizio Berezia aurkezten du
orain, bertsio ezberdin bat, gaur egungo garaietara egokitua, baina betiko espirituarekin:
rock’n’rollaren korronte ezberdinei lekua egitea, rock, punk edo rockabillya barne, izen jada
kontsakratuekin zein ahots gazteagoekin. Aurten, 10 egunez, irailaren 22tik urriaren 3ra arte,
gitarrek Iradier Arena hartuko dute, eta 21 artista bilduko dira bertan; Estatuko rockaren
izen enblematikoak, hala nola Loquillo, El Drogas, M Clan, Los Enemigos edo Lendakaris
Muertos, nahiz balore gazteak, besteak beste Los Zigarros, Carolina Durante, Los Estanques
edo Liher. Egun bakoitzerako sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, 10:00etan
azkenarockfestival.com webgunean, eta egitaraua honakoa da:

09/22 LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK
Zikloari hasiera emateko, Lendakaris Muertos, Euskal Herrian egindako punkaren benetako
klasikoa. Taldearen azken lanak etxeko marka den umore garratzarekin egiten du tiro.
Haiekin batera, euskal rockaren promesik sendoenetako bat. Ezpalak psikodelia eta noise
kutsuko fuzz gitarraz betetako bigarren diskoarekin datorkigu.

09/23 LOS ENEMIGOS + LIHER
2014an berriro agertokietara ekarri zituen Revuelta Enemiga-ren ondoren, Los Enemigos
‘Bestieza’ diskoarekin datorkigu orain; Josele Santiagoren taldeak ospetsu egin zituen
jeinutasunaren izpirik ere galdu ez duela erakusten duen albuma. Liher-ek emango dio
hasiera gauari, Lide Hernando donostiarra buru duen euskal rockaren promesa sendoak;
taldearen hirugarren diskoak emakumeen kontrako indarkerian jartzen du begirada.

09/24 EL DROGAS + THE LIZARDS

Bere ibilbide luzeaz eta Barricada mitikoaz haratago, Enrique Villareal “El Drogas” Estatuko
rockaren ahotsik dotoreenetako bat da. Bere adimen emankorra eta argitasuna lagun,
2019an disko boskoitz bat argitaratu zuen, eta lan horrek gure musikaren funtsezko izen gisa
berretsi zuen. The Lizards arduratuko da kontzertuari hasiera emateaz, Carla Santacreu
bartzelonarra buru duen hirukotea, bere punk-rock indartsuarekin.

09/25 CAROLINA DURANTE + BIZNAGA
Rocka hil dela diotenek, ez dituzte entzun izango 25 gaueko gure karteleko bandak. Carolina
Durante edozein generotako jaialdietako karteletan falta ezin den taldeetako bat bihurtu da
bi urte eskasetan, eta ez, ez dira hype bat. Taldearen jenio biziko rocka entzunda, esan
dezakegu urte askoan lagun izango ditugula. Aurretik, Biznaga igoko da agertokira, Madrilgo
undergroundaren sekreturik gorenetako bat. Gitarrak, jarrera oso punka eta adimenez
betetako letrak.

09/26 JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET
Duela hilabete gutxi kaleratutako disko batekin, Johnny Burning agertokietara itzuli da,
akziorako dei esplizitu batekin: ‘Hagámoslo’. Bere belaunaldiaren ordezkari nagusietako bat
da, eta gaur egun, Cifuentesen teklek Madrilgo rock urbano garbia jariatzen jarraitzen dute.
Gauari hasiera emanez, The Soul Jacket taldeak bere azken lanaren funka eta soula ekarriko
ditu: ‘Let me stand’.

09/29 KAOTIKO y PURAPOSSE + THE WAX
Punk eta hardcore irakasgai sendoak eskainiko ditu Kaotiko eta Puraposse taldeek
elkarrekin egingo duten birak; 29 gauean, Iradier Arenan izango ditugu. Horiekin batera, The
Wax, Kataluniako post-hardcorearen etorkizun esperantzagarriena, generoa maite dutenen
jomugan jarri dituen EP berri batekin.

09/30 – RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ
Jump Jive talde bat bezalakorik ez dago dantzarako eta festarako gogoa pizteko Iradier
Arenan. Ray Collins alemaniarra eta bere taldea oso eroso mugitzen dira swing, boogie eta
rythm n’ bluesaren bariazio guztien artean, energia basati batekin; mundu osoko
agertokietan ibili dira, beren 8 diskoek jariatzen duten jatorrizko rock ‘n’ rollarekiko pasio
hori kutsatuz. Eta ez dago Micky & The Buzz bilbotar boskotea baino talde hoberik gauari
hasiera emateko, Micky Paiano frontwoman kementsua buru dutela; 2019an konkistatu
gintuzten Mendizabalan, beren swing eta rock ‘n’ roll doinuekin, eta orain, ‘Strong woman’
EPa estreinatu berri dute.

10/01 – LOQUILLO + SEDA
Zalantzarik gabe Estatuko rock izarrik ospetsuena dena, el Loco, errepidera itzuli da ‘El
último clásico’ diskoarekin; horretarako, Santi Vladies (Love of Lesbian), ‘El Resucitado’
abestiaren letraren egilea, Marc Ros (Sidonie), Leiva eta, noski, bere eskuin eskua den Igor
Paskual hartu ditu ondoan. Inork ezin du ukatu Loquillo rockaren historia bizia dela, eta
horregatik, ezin zuen hutsik egin ARFren edizio berezi honetan. Virginia Fernández

emankorraren proiektu berria SEDA da, eta rocka jariatzen du lau aldeetatik ‘The Belly’
albumarekin. Taldean Gatibu, Penadas por La Ley eta Extremoduro taldeetako kideak daude.

10/02 – LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES
‘¿Qué hago yo aquí?’ da Los Zigarros taldearen azken lanaren izena. Baina guk oso argi
daukagu zer egingo duten ARF Especial Edition honetan: rock’n’rolla etiketa gehiagorik gabe,
besteak beste Chuck Berry, Stones, Tequila edo Burning klasikoetatik edaten duena. Eta gaua
osatuko du 2021ean gehien distiratzen ari den taldeak: Los Estanques. “Pop progresiboa”
egiten duen boskotea (horrela definitzen dute euren burua) egungo proposamenik
interesgarrienetako bat da, eta urteko rock eta psikodelia disko handienetako bat egin dute.

10/03 – M CLAN + RAZKIN
ARFren edizio berezi honetan Estatuko rockean barrena egingo dugun ibilbidea ezin zitekeen
itxi gure rockaren ahots nagusia entzun gabe, bere alderik amerikarrenean, Carlos
Tarquerenean. M CLANen buruan, bertsio akustikoan, benetako azkenazaleek horrenbeste
estimatzen duten Memphis doinua ekarriko du Gasteizera. Haiekin batera, Razkin, Pedro
Fernández Razkinen bakarkako proiektua; La Fuga Espainiako rock talde arrakastatsuenetako
bateko abeslariak pop eta rock doinuei ekin die orain.

Kontzertuetako edukiera kontrolatuta egongo da, eta COVID-19aren aurkako prebentzio
neurri guztiak beteko dira kultura seguruko ingurune batean.

Eta bitartean, prestaketa lanetan jarraituko dugu, datorren urtean gure 20. urtemuga
ospatzeko jaialdi formatuan: Patti Smith, The Offspring, Brian Wilson, Social Distortion,
Emmylou Harris, Suzi Quatro, L7, Drive-by Truckers, Fu Manchu edo Daniel Romano
arituko dira 2022ko ekainaren 16, 17 eta 18an Gasteizko Mendizabalan.

 

ARF21 SPECIAL EDITION
Iradier Arena, Vitoria-Gasteiz
2021 iraila 22- urria 3

22/09/2021 – LENDAKARIS MUERTOS + EZPALAK
23/09/2021 – LOS ENEMIGOS + LIHER
24/09/2021 – EL DROGAS + THE LIZARDS
25/09/2021 – CAROLINA DURANTE + BIZNAGA
26/09/2021 – JOHNNY BURNING + THE SOUL JACKET

29/09/2021 – KAOTIKO + PURAPOSSE + THE WAX
30/09/2021 – RAY COLLINS HOT CLUB + MICKY & THE BUZZ
01/10/2021 – LOQUILLO + SEDA
02/10/2021 – LOS ZIGARROS + LOS ESTANQUES
03/10/2021 – M CLAN + RAZKIN
Salmenta: azkenarockfestival.com
Sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, 10:00etan.